Nor gara



Ikaskide Irakaskuntza Zerbitzuak 1992tik dago Beasainen. Eskarmentu handiko irakasleek Lehen Hezkuntzatik hasi eta Unibertsitate mailara arteko ikasleei laguntzen diete, dituzten beharrei erantzunez, ikasketetan arrakasta lor dezaten.

Ikasleak bere osotasunean arduratzen gaitu; hau da, eskola gaiak ikasi eta aprobatzeaz gain, hazi eta hezi behar duen pertsona ere badelako. Horregatik motibazioari, ikasketa teknikei eta ohiturei, auntonomiari… arreta berezia eskaintzen diegu, funtsezkoak iruditzen zaizkigulako.

Atzerriko hizkuntzak ezagutzea ere oso garrantsitsua da gaur egun. Horregatik Ikaskide Hizkuntza Eskolak ingeleraren irakaskuntzaren inguruan metodo propio bat garatu du eta irakasle ezin hobeak ditu zeregin horretarako.